Talo Eguna ospatuko da Igandean Lasturren

2016/02/09
Talo Eguna ospatuko da Igandean Lasturren
Datorren igandean, otsailaren 14an, Lasturko Talo Egun tradizionala ospatuko da

Datorren igandean, otsailaren 14an, Talo Eguna ospatuko da Lasturren, Izarraitz Bizirik taldeak eta Lasturko tabernak antolatuta.

Festari hasiera emateko, goizeko 11.30etan, Jokin Urainek Ametsen Liburua aurkeztuko du. Ondoren eta goiz guztian zehar, bertara urbildutako guztiok talogintza tailerra, talo dastaketa, Lasturko errota zaharra martxan ikustea eta beste hainbat ekintzaz gozatu ahal izango dugu.

Herri bazkaria antolatu da, eta bertara joateko, hurrengo telefono zenbakian egin behar da erreserba: 943199033. Bazkal ondoren, Izer eta Alabier trikilariek alaituko dute giroa.

Talo Eguna, ez da aitzakia txarra Lasturko harana eta Debabarreneko txokoak bisitatzeko. EZ GALDU AUKERA!