Hemen zaude: Hasiera Albisteak Santa Katalina konbentura bisita larunbatean

Santa Katalina konbentura bisita larunbatean

2018/10/05
Larunbat honetan, hilak 6, Ondarearen Europako Jardunaldien harira, Mutrikuk Santa Katalinako konbentura bisita gidatu bat eskainiko du. Bisitaren ardatza Isabel de Lobiano eta Pedro de Idiakezen arteko maitasun istorioa izango da, XVI. mendeko gizartea asaldatu zuena. Bisitak Mutrikuko turismo buelgoan du hasiera 12:00tan, euskaraz, eta aurrez izena ematea beharrezkoa da. Urriaren 21ean gaztelaniaz egingo da.

Mutrikuk istorio bitxi asko gordetzen ditu bere kaleen artean. Horietako bat, Isabel de Lobianoren bahiketa, izango da larunbat honetan, urriaren 6an, egingo den bisita gidatuaren protagonista. Bisita hau Ondarearen Europako Jardunaldien barruan egingo da, eta eguerdiko 12:00tan hasiko da Mutrikuko Turismo Bulegotik, Santa Katalinako konbenturaino. Ardatz nagusia Isabel de Lobiano eta Pedro de Idiakezen arteko maitasun istorio nahasia da, Isabelen bahiketa Santa Katalinaren konbentutik, eta XVI. mendeko euskal gizartean sortu zuen iskanbila. Urriaren 6ko bisita euskaraz egingo da, eta 21ean gaztelaniaz. Beharrezkoa da aurrez izena ematea toki mugatuak direlako, telefono honetara deituz: 943 60 33 78.