San Martín Azoka ospatuko da Ermuan larunbat honetan

2018/11/09
San Martín Azoka ospatuko da Ermuan larunbat honetan
Beste urte batez, baserritar mundua Ermuan batuko da XXIX. San Martin Azoka ospatzeko. Urtero bezala, txerriaren, nekazaritzaren, eta abeltzaintzaren inguruko ekitaldiak egingo dira: postuetaz gain, artalde eta asto batzuek ere herria zeharkatuko dute. Egun osoan zehar musika eta dantzak girotuko dute Ermua, baita ere herri kirol erakustaldiak, erromeriak, eta babajana herrikoiak ere.

San Martin Azokak baserri-giroa dakar Ermuara larunbat honetan. Urtero bezala, azokako protagonista txerria izango da, askotariko ekitaldiekin. Dantzak, musika, bazkari herrikoia, herri kirol erakustaldia eta beste asko ez dira faltako.

XXIX San Martin Azoka. Egitaraua

Azaroaren 10a, larunbata

11:00 Azoka plazan, kalejira gaiteroekin, kalejira trikitilari eta txistulariekin, umeentzako jolasak eta ikastetxeetako postuak.

San Martin plazan, ehun buruko artaldea kaleetan barrena, abere eta hegazti erakusketa.

Baldespina parkean, idi parea Probalekun, artisauak Santiago plazan, txerri errifak salgai, argazki lehiaketa, euskal musika tresnen erakusketa, euskal dantzak plazan, herri-kirolak Izelaietan.

13:30 Sari banaketa postuz-postu.

15:30 Babajana Merkatu Plazan.

18:00 Drindrots erromeria plazan.

19:00 Kalejira gaiteroekin.

19:30 Errifa zozketa eta larraindantza plazan.