San Blas opilen lehiaketa Soraluzen

Azken urteotako ohiturari jarraituz, San Blas opilik onenak sarituko dira, Udaleko Kultura Batzordeak antolatuta, ostiral honetan eguerdiko 12etan egingo den X. San Blas opilen lehiaketan.
2017/01/31
Urtetik urtera gero eta oihartzun handiago lortzen doan ospakizun honen hamargarren edizioa egingo da ostiral honetan, San Blas Eguna. Animatu parte hartzera!
Azken urteotako ohiturari jarraituz, San Blas opilik onenak sarituko dira, Udaleko Kultura Batzordeak antolatuta, ostiral honetan eguerdiko 12etan egingo den X. San Blas opilen lehiaketan.

Duela hamar urtetik hona urtero egiten duen moduan, aurtengoan ere San Blas opilen lehiaketa antolatu du Udaleko Kultura Batzordeak, herriko opilik onenak saritzeko eta San Blas egunean opilak egiteko ohitura galdu ez dadin.

Lehiaketa eguerdiko 12etan egingo da, Plaza Berrian, elizan opilak bedeinkatzeko egingo den ekitaldia amaitu ostean.

Lehiaketan edozein pertsonak hartu ahal izango du parte. Nolanahi ere den, 16 urtez azpikoek heldu baten laguntzaz aurkeztu beharko dira.

Hiru sari banatuko dira:

1. saria: 50 euro.

2. saria: 30 euro.

3. saria: 20 euro.