San Blas opila, gure gurea

2017/01/24
Ba al zenekien San Blas opilak Eibarren duela bere jatorria? San Blasek, eztarriko-mina sendatzen laguntzen zuen santuak, jarraitzaile asko ditu bai Euskal Herrian, baita gure mugetatik haratago ere. Etorri gurera eta dastatu Eibarko estilora egindako Opilak!

Ba al zenekien San Blas opilak Eibarren duela bere jatorria? San Blasek, eztarriko-minei aurre egiteko laguntza ematen zuen santuak, jarraitzaile asko ditu Euskal Herri osoan zehar, baita gure mugetatik haratago ere.

Esan behar da, ordea, San Blasko opila egitearen tradizioa, aitzinetik, Eibarrek mantendu duela hobekien. Euskal Herriko hainbat txokotan, urtero, Otsailaren 3a heltzen denean, San Blas opila bedeinkatzen da elizetan, Santuari eskertza modura oparitzeko asmoz. 

Baina gaur egun eliza ia guztietan bedeinkatu ohi diren opil horiek Eibarko etxe, obratzaile eta lantegietatik irten ziren, jatorriz, lurralde osoko beste herri zein eskualdeetara.

Hala, Eibarko etxe askotan ohiko opila egiten jarraitzen da, beti ere errezeta tradizionala eskuartean dela. Eibarko, Debabarreneko, eta Gipuzkoako hainbat eta hainbat gozo-denda eta okindegietan dastagai dira dagoeneko Eibarko estilora egindako San Blas opilak.

Ez galdu aukera beraz eta etorri gurera San Blasko Opilik onenak dastatzera! Eta zergatik ez... animatuko al zinake gure gurea den errezeta etxean egitera?