Nekazal Turismo berriak eskualdean

2008/12/11

Urtez-urte Debabarreneko ostatu-eskaintza sendotuz doa. Aurten ere bi nekazal turismo berri zabaldu dira gure eskualdean.

Zubeltzu Torrek, Deban, 5 logela bikoitz, 2 apartamentu eta estudioa ditu. Debako Mardari auzoan dago etxea eta gela guztiek dekorazio eta ikuitu berezia dute. Ezagutu nahi?

Bestetik, Zelai Landa Etxea Mallabiko GOita auzoan dago. Izen berea zuen baserria zahar-berritu dute eta 6 logela bikoitz eta bilera gela ditu. Zelai harrijasotzaile ezagunaren etxea da eta aukera ezinhobea eskaintzen du harrijasotzeko teknikak probatu eta ikasteko. Ezagutu webgune berria.