Natura, sekretuak eta kondairak

2010/08/06

Naturaz gozatu eta inguru honetako enigma, sekretu eta kondairak deskubritu nahi badituzu, hauxe da zure aukera. Bisita gidatuen proposamen berri eta erakargarria aurkituko duzu Deba eta Mutrikun.

Debanatura, Aranzadiren eskutik, izango duzu bidelagun Karstaren ibilbidean, Paleokauzearen Ibilbidean, Aintzinako ikazkinen ibilbidean edota Jentilenean. Aurreneko biak Lastur inguruan eta azken biak Mutrikun. Guztiak espezializatutako gidari batekin egingo dira, berak inguruneko geologia eta natura bisitariei gerturatzeaz gain, Debabarreneko txoko horiek gordetzen dituzten enigma, sekretu eta kondairak deskubrituko dizkigu.

Informazio gehiago jaso nahi baduzu (egunak, iraupena, prezioa...) deitu Deba (943192452) eta Mutrikuko (943603378) Turismo Bulegoetara edo sartu www.debabarrenturismo.com webgunean.