Doako energia auditoretzak DEBABARRENA TURISMOren kolaboratzaile diren enpresa turistikoentzat

2016/09/26
Debegesak, Debabarreneko garapen agentziak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuarekin elkarlanean, doako energia ikuskaritzak egiteko aukera eskainiko die, kostuak aurrezte aldera, DEBABARRENA TURISMOren kolaboratzaile diren enpresa turistiko guztiei. Izena emateko epea ostiralean amaituko da, hilak 30. Plazak mugatuak dira (izena emandako ordenaren arabera).

 

NORK PARTE HAR DEZAKE?

Debabarrena Turismoren enpresa kolaboratzaile guztiek.

 

ZER ESKAINTZEN DA?

Auditoretza hauen baitan, egungo egoeraren diagnostikoa eta energia arloan aurrezteko plana egingo dira. Horrez gainera, establezimenduaren eraginkortasun energetikoaren kalifikazioa emango zaie.

Ostatuen kasuan, gainera, Ekoetiketa lortzeko eskatzen diren ingurumen-baldintzak betetzen dituzten aztertuko da, energiaren atalean.

Azterketa hau egiteko, ostatuek aitortutako kudeaketa sistema baten ziurtagiria izan beharko dute (SICTED, Q Kalitate Turistikoa, ISO 9000, EFQM). 

 

KOSTUA.-

Zerbitzu honek enpresa bakoitzeko 800 euroko batez besteko kostua du baina Debabarrena Turismoren kolaboratzaile diren enpresentzat DOAKOA izango da.

 

EDUKIAK.-

Aurkezpen saio bat egingo da, parte-hartzaileen trebakuntzarako saioak eta egin beharreko lanak burutzeko bisitak egingo dira.

 

BALDINTZAK.-

  • - Debegesako Turismo Sailaren ekarpenak egunean iz atea.
  • - Erregaien eta energia elektrikoaren azken urte osoko fakturak izatea edo sarbide gakoa. 
  • - Establezimenduaren planoak DWG formatoan.
  • - Energia kontsumitzen duten aparailuen zerrenda edo garapenerako dokumentazioa.
  • - Azken hiru urteetan establezimenduan burutu diren hobekuntzak energiari dagokionean.

 

IZENA EMAN.-

Izena emateko epea irailaren 30ean itxiko da. Plaza mugatuak (izen-emate ordena errespetatuko da). Izena emateko bidali mezua mluisa@debegesa.eus epostara, ondoko informazioarekin:

  • - Enpresaren izena:
  • - Kontaktua:
  • - Izena eta abizenak:
  • - Eposta:
  • - Telefonoa:
  • - Edukiera: