Maiatzaren 19an Vértigo Rock ospatuko da Ermuan

2018/05/16
Maiatzaren 19an Vértigo Rock ospatuko da Ermuan
Datorren maiatzaren 19an, larunbata, Vértigo Rock jaialdiaren XXII edizioa ospatuko da Ermuan. Def Con Dos eta Parabellum talde ezagunak izango dira kartel buru. Jaialdia 16:00tan hasiko da Betiondon. Sarrera doakoa da.

Beste urte batez Ermuan Vértigo Rock musika jaialdia ospatuko da, aurten XXII edizioa duena. Aurtengo kartel buru Def Con Dos eta Parabellum talde ospetsuak izando dira, eurekin batera talde gazteagoak baina kalitate handikoak ere arituko dira, Bellako edo The Wizards esaterako. Jaialdiaren tokia Betiondo gunea izango da, eta larunbatean maiatzaren 19an hasiko da, arratsaldeko 16:00tatik goizaldera arte. Sarrera doakoa da. Informazio gehiago euren Facebook orrian: Vértigo Rock Festival.