IV. Debabarrena Raid-a ekainaren 2an ospatuko da

2018/05/30
IV. Debabarrena Raid-a ekainaren 2an ospatuko da
Ekainaren 2an Debabarrena Orientazio Raid-aren IV. edizioa ospatuko da. Aurten espeleologia proba ere egingo da, bizikletaz eta oinez egingo direnez gain. Binakako eta familiako probak egingo dira. Izena ematea 30€ pertsonako binakako proban, eta 3€ pertsonako familiako proban.

Datorren larunbatean ekainaren 2a IV. Debabarrena Orientazio Raid-a ospatuko da. Aurten, urteroko bizikleta eta oinezko probez gain, espeleologia proba bat ere egingo da binakako Raid-ean. Gainera, lehen aldiz 14 eta 17 arteko gazteek parte hartu ahal izango dute, beti ere gurasoek edo tutoreek sinatutako baimena ekartzen badute. Beste probak hirigunean orientazioa, eta porteria txiki batean bizikletan doazela gol bat sartzea izango dira. Familiako Raid-ak mendiko eta bizikletako probez gain, aurten ere slackline proba, eskubaloia, eta hiru txirlo proba izango ditu. Izena ematea zabalik dago oraindik, Kirolprobak webgunean. Informazio gehiago Debabarrena Raid webgunean.