Hemen zaude: Hasiera Albisteak Igandean hasiko dira Dolmenen Ibilbidea ezagutzeko doako bisita gidatuak

Igandean hasiko dira Dolmenen Ibilbidea ezagutzeko doako bisita gidatuak

2018/09/25
Irteera berri hauek arrakasta handia izan dute. Lehenengo bisita gidatua igandean egingo da, hilak 30, euskaraz, eta taldea betetzeko 7 plaza baino ez dira geratzen. Hurrengo irteera urriaren 7an egingo da, gaztelaniaz, eta taldea beteta dago.

Dolmenen Ibilbidearen balio arkeologikoa zein pasaia-balioa ezagutzera emateko, eta iaz eskainitako bisita gidatuek izan zuten harrera bikaina ikusirik -192 lagunek parte hartu zuten-, Elgoibarko, Bergarako eta Soraluzeko Udalek, Debegesa Garapen Agentziaren lankidetzarekin, doako bisita gidatuen programa berria prestatu dute. Irteera hauek iraila eta azaroa bitartean egingo dira.

Lehendabiziko irteera igandean eskainiko da, hilak 30. Euskaraz egingo da eta 7 plaza baino ez dira geratzen taldea osatzeko. Bigarren hitzordua urriaren 7an izango da, gaztelaniaz, eta dagoeneko taldea beteta dago, ez da plazarik geratzen. Datozen irteeretarako datak honako hauek dira: urriak 21 (euskaraz), urriak 28 (gaztelaniaz) eta azaroak 4 (euskaraz).

Bisita gidatuak igandez egingo dira eta hitzordua Karakateko aparkalekuan izango da, goizeko 10:00etan. Ibilaldian parte hartuko dutenei arropa erosoa eta mendiko oinetakoak eramatea gomendatzen zaie. Txangoa amaitzean, parte-hartzaileek gazta, ogia eta sagardoa dastatzeko aukera izango dute.

Aurrez izena ematea beharrezkoa da. parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete 657 79 46 77 telefonora deituz edo info@begi-bisitan.com helbidera idatziz.

Igandean hasiko dira Dolmenen Ibilbidea ezagutzeko doako bisita gidatuak