Hileko azken zapatuko azoka bihar Elgoibarren

2014/04/25
Hileko azken zapatuko azoka bihar Elgoibarren
Taupada antzerki taldearen txosna edota ehungintza tailerra izango dira nobedade gisa.

Apirileko azken zapatuko feria antolatu du Elgoibarko Udalak biharko, hilak 26. Elgoibarko baserrietako produktuak erosteko aukera egongo da Kalebarren plazan, goizeko 09:00etatik 11:00etara. Bertan, Taupada antzerki taldeko txosna ere izango da. Gainera, Elgoibarko harategietako eta baserrietako produktu ezberdinekin egindako pintxoak banatuko dituzte.

Eguerdian berriz, Kale Kantariak taldeko partaideak herrigunetik zehar abiatuko dira beraien kantuekin giroa alaitzeko. Ordu horretan, ganadu erakusketa eta salmenta izango dira Aita Agirren, eta ehungintza tailerra Kalebarren Plazan.