'Herri osasuntsu bat egin dezagun' tailerra antolatu du Eibarko Udalak

2014/02/24
'Herri osasuntsu bat egin dezagun' tailerra antolatu du Eibarko Udalak
Helburua: elikadura osasungarriaren inguruko ezaugarri nagusienak ezagutzea.
Eibarko Udalak 'Herri osasuntsu bat egin dezagun' tailerra antolatu du umeek elikadura osasungarriaren inguruko ezaugarri nagusienak ezagutzeko asmoarekin. Tailerrak erabat praktikoak izango dira umeek era jostagarri batean ideia nagusienak bereganatzeko. 

  • Tramite hau Pegoran egin daiteke


Hiru talde ezberdin egongo dira ikasketa mailaren arabera sailkatuak.

1. taldea: haur hezkuntzako 2. eta 3. mailak (4 eta 5 urteko gelak) eta lehen hezkuntzako 1. mailakoak

Martxoaren 15etik apirilaren 5erarte (biak barne) (larunbat eguerdietan). 4 egun

Ordutegia: 12:00etatik 13:00etara

Prezioa: 8€ (Eibarren erroldatutako umeak) 16€ (Eibartik kanpokoentzat)

2. taldea: lehen hezkuntzako 2. mailatik 4.mailara

Martxoaren 8tik apirilaren 5erarte (biak barne) (larunbat arratsaldeetan). 5 egun

Ordutegia: 16:30etatik 17:30etara

Prezioa: 10€ (Eibarren erroldatutako umeak) 20€ (Eibartik kanpokoentzat)

3. taldea: lehen hezkuntzako 5. mailatik 6.mailara

Martxoaren 8tik apirilaren 5erarte (biak barne) (larunbat arratsaldeetan). 5 egun

Ordutegia: 17:30etatik 18:30etara

Prezioa: 10€ (Eibarren erroldatutako umeak) 20€ (Eibartik kanpokoentzat)

Talde guztiek eskaerak PEGORAn egin beharko dituzte.

Informazioa, oinarriak eta izena emateko inprimakia jarraian eskuratu ahal izango dituzu:

Izen emate inprimakia ; oinarriak