Hasi dira Eibarko San Andres jaiak

2015/11/25
Eskualdea ezaugutu eta euskal kulturaz gozatzeko aukera ezinhobea dira egun hauek

Azaroaren 17tik 30era, San Andres jaiak ospatzen dira Eibarren, Debabarrenako erdigunean.Eibartarrentzat egun bereziak dira, San Andres baita bertako patroi nagusia; biztanleak historikoki eta kulturalki figura honi oso lotuta bizi izan dira beti.

Ekitaldi askoren artean Eibarko XXXVIII. San Andres Nekazal Feria nabarmendu behar da hitzordu garrantzitsu gisa. Azaroaren 30ean, astelehena, ganadu eta bertako ekoizleen erakusketaz gain, aizkolari txapelketa, bertsolari eta trikitilari emanaldiak, erromeria eta beste hainbat ekintza ospatuko dira erdigunean.

Egun bikaina da eskualdera hurbildu, gure bazterrak ezaugutu eta euskal kulturan murgiltzeko.

Egitaraua kontsultatzeko hemen