GIPUZKOA %100 gidaliburu turistiko berria

2015/07/20
GIPUZKOA %100 gidaliburu turistiko berria
Gidaliburu turistiko berria 5 hizkuntzatan editatu da eta lurraldeko turismo baliabide eta esperientziei buruzko informazioa jasotzen du.

GIPUZKOA %100 gidaliburu turistiko berria pasa den uztailaren 10ean aurkeztu zuen prentsaurrekoan Denis Itxaso Turismoko foru diputatuak, Gipuzkoako eskualdeetako turismo agentzietako ordezkariekin batera, Horien artean, Debabarrena Turismo - Debegesa. Gidaliburua osatzeko eskualdeetako agentziek modu aktiboan parte hartu dute.

Gidaliburuak 96 orrialde ditu, eta bertan jasotzen den informazioa adostuta dago turismo baliabide guztien eskualdeetako egiturekin; orotariko proposamenak eta egin daitezkeen planak ere jasotzen dira.

Gidaliburu berria guztiz berritutako gidaliburu bat da; aurreko argitalpenekin hausten du; eta formatu nahiz eduki askoz erabilerrazagoak eta erakargarriagoak dauzka. Donostiako eta Gipuzkoako turismo eskaintza aurkezterakoan biek batera parte hartzen duten azoka eta aurkezpen guztietan uniformetasuna bilatzearren, gidaliburu berriaren formatua eta diseinua Donostiako gida turistiko berriaren berdinak dira.

Aldizkariak, hasiera batean 50.000 aleko tirada bat dauka, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez eta katalanez. Helburua da urtean 80.000 aletara iristea, eta horretarako, otsailean eguneratu egingo da.

GIPUZKOA % 100ean gidaliburu berria Gipuzkoako hotel, ostatu-etxe, nekazaritza-turismo eta kanpin guztietan dohainik emango da, baita azoka eta sustapen ekitaldi guztietan ere.