Geoparkeen Europako Astea, maiatzaren 23tik ekainaren 10 arte

2018/05/21
Euskal Kostako Geoparkeak parte hartuko du Geoparkeen Europako Astearen 8.en edizionan. Helburua Geoparkeen ondarea ezagutzera ematea eta ondare hau zaintzearen garrantzia nabarmentzea da, eta honetarako ekitaldiz betetako egitaraua prestatu dute. Edizio honen ardatza ondare kulturala da.

Datorren maiatzaren 23tik ekainaren 10 arte, Euskal Kostako Geoparkeak Geoparkeen Europako Astearen 8.en edizioa ospatuko du. Ekimen honen helburu nagusia Geoparkeen ondarea ezagutzera ematea da, eta bide batez ondare hau zaindu eta mantentzaren garrantzia nabarmentzea. Horretarako, Euskal Kostako Geoparkeak adin guztietarako ekitaldiz betetako egitaraua antolatu du: hitzaldiak, ondare kulturalari bisita gidatuak, zinema,  tailerrak, "Originala edo erreplika?" erakusketaren inaugurazioa, “Historiaurreko gizakia Geoparkean” marrazki lehiaketako sarien banaketa, edota GeoparkeZaleak egitasmoaren aurkezpena. Hemen ikus dezakezu egitarau osoa. Ekitaldiak doakoak dira, beraz aukeratu zurea, eta zatoz Geoparkeaz gozatzera!