Geoparkeak inoiz baino bisitari gehiago jaso ditu aurten

2015/12/16

 

2015.  urtean bisita gidatuetan parte hartzen duten bisitarien kopuruak %44 egin du gora Geoparkean.

Gero eta gehiago dira Euskal Kostaldeko Geoparkea ezagutzera datozen bisitariak eta Geoparkea 2016rako programazioa lantzen hasia da jada. Ondare geologiko, natural eta kulturalaren dibulgaziorako eskaintza zabala, anitza eta erakargarria eskaintzeko asmoarekin osatuko da programazio hau.