Gatzatua egiten ikasteko tailerra bihar, hilak 22, Elgoibarren

2014/02/21
Goizeko 09:00etatik aurrera, azken zapatuko azokan.

Hileko azken zapatuko feria egingo dute bihar, hilak 22, Elgoibarren, goizeko 9:00etatik aurrera. Herriko baserrietako produktuak jarriko dituzte salgai Kalebarren plazan, eta eguerditik aurrera, ganadu erakusketa egingo dute Aita Agirre plazan. Hil honetan, gainera, gatzatua egiten ikasteko aukera berri bat izango da ferian. Txosna berriz, Kalamua guraso elkartekoen arduran egongo da.