Hemen zaude: Hasiera Albisteak Flyscharen ibilbidea

Flyscharen ibilbidea

2008/05/05
  • flysch

Joan den ostiralean Flyscharen ibilbidea abian jarri zen. Mutriku, Deba eta Zumaiak bat egin dute, flyscharen inguruan turismo eskeintza interesgarri bat bultzatzeko. Itsas txango zoragarri batean, denboran bidaia interesgarri bat egiteko aukera eskeintzen digute.

 

Altxor natural hau deskubritu eta interpretatzeko aukera paregabea duzu: ondoz ondoko harkaitz- geruzatan idatzitako 60 milio urteko historia geologikoa. Formazio berezi honek flysch izena jaso du eta laster izendatuko den Biotopo Babestuaren eremuan daude.

Aldaketa klimatikoen edota lurreko azken iraungipen masiboen inguruko pista gehiago ezagutzeko parada eskeintzen digu ibilbide honek. Itsas trabesia gidatua ikasteko eta gozatzeko aukera paregabea da, ibilbidearen bi muturretan dauden NAUTILUS eta ALGORRI Ikasguneak bisitatuz.

Gure webgunean kontsulta dezakezu flysch-aren bisita egutegia.