EzDokFest Eibarren ekainaren 1 eta 2an, estatuko rock onenarekin

2018/05/28
Ekainaren 1 eta 2an ospatuko da EzDokFest jaialdiaren lehen edizioa, Berri Txarrak, Toundra, eta Belako talde ospetsuak dituela kartel buru. Jaialdia ostiralean 19:00etan hasiko da, eta 17:00tan ostiralean. Bi egunetarako abonamenduak 49€ balio du.

EzDokFest Eibarrera iritsi da, Euskadiko eta estatuko rock onenaz betetako bi eguneko egitarauarekin. Toundra eta Belako taldeak dira ostiraleko programaren buru, arratsaldeko 19:00tan hasiko dena (ateak zabalik 18:00tatik aurrera). Larunbateko protagonista Berri Txarrak talde ospetsua izango da, Kokein eibartarrak ahaztu gabe. Larunbatean 17:00tan hasiko da jaialdia (ateak zabalik 16:00tatik aurrera). Unbe Kirol Konplexuan izango denez, Eibarko udalak doako autobus zerbitzua jarriko du martxan Txaltxa-Zelaitik Unbera joateko. Bi egunetarako abonamenduak 49€ balio du, ostiralerako sarrerak 25€, eta larunbaterakoak 30€. Sarrerak Ez Dok tabernan edo jaialdiaren webgunean erosi daitezke. Informazio gehiago Facebook orrian.