Euskal Kostaldeko Geoparkeko ikuspena indartzeko seinale-kartelak jarri dituzte

2014/03/11
Euskal Kostaldeko Geoparkeko ikuspena indartzeko seinale-kartelak jarri dituzte
Lanak oraindik ez dituzte amaitu. Dena den, kartelak ikusgai dira A-8 autobidea edo N-634 bezalako hainbat puntutan.

Euskal Kostaldeko Geoparkeak lurraldera sartzeko sarrera nagusietan seinale-kartelak jarri ditu, herritarrei eta bisitariei Geoparkearen eremuan sartu direla jakinarazteko. Mutriku, Deba eta Zumaiako udalerriek osatua, gune honek urrats berri bat eman du haren irudia zabaltze aldera.

Lanak oraindik ez dira amaitu baina, jada, kartelak ikusgai dira hainbat lekutan. Hala nola, A-8 autopistan, Zumaia parean, N-364 errepideko zenbait puntutan eta beste bigarren mailako errepideetan, adibidez. Beti ere, Geoparkearen eremurako sarbideetan.

Leire Barriuso, Geoparkeko gerenteak adierazi zuenez, “ekimen honekin Geoparkearen irudia zabaltzeko urrats berri bat eman dugu eta, era berean, gonbidapen bat ere bada, balio geologiko, natural eta kultural handia duen lurralde honek eskaintzen dituen aisialdirako aukera anitzak ezagutzera emateko, bisitariek Euskal Kostaldeko Geoparkeaz goza dezaten”.