Euskal Kostaldeko Geoparkearen Interpretazio Plana aurkeztuko da datorren otsailaren 12an

2013/02/06
Euskal Kostaldeko Geoparkearen Interpretazio Plana aurkeztuko da datorren otsailaren 12an

Datorren otsailaren 12an, asteartea, 18:00etan, Mutrikuko Zabiel Jauregian Euskal Kostaldeko Geoparkearen  Interpretazio Planaren aurkezpena egingo da.

Plana garatu duen talde teknikoak egingo du proposamenaren aurkezpena. Geoparkeak interpretaziorako erabiliko duen diskurtso bateratua eta Mutriku, Deba eta Zumaiari dagokien gai nagusiak azalduko dizkigute.

Sarrera irekia da eta Deba, Mutriku eta Zumaiako herritarrak gonbidatuta daude, baita interesa duen edonor ere.

Ekitaldian izango dira Geoparkeko arduradun eta Mutrikuko Udal ordezkariak.

 

EKITALDIA: Geoparkearen Interpretazio Planaren aurkezpena

EGUNA: 2013ko otsailaren 12a, asteartea

ORDUA: 18:00etan

LEKUA: Mutrikuko Zabiel Jauregia, Erdiko Kale, 28