Euskal Kostaldeko Geoparkeak UNESCOren Munduko Geoparke izendatua izan da

2015/11/25
Euskal Kostaldeko Geoparkeak UNESCOren Munduko Geoparke izendatua izan da


Nazio Batuen Zientzia eta Kulturarako Erakundeak Mutriku, Deba eta Zumaiako herriek kostaldeak osatzen duten Geoparkea UNESCOren Munduko Geoparke izendatu du.

Hilaren 17tik aurrera, munduko Geoparke guztiek beste figura batzuek duten aitorpen bera dute; UNESCOren Biosfera Erreserba, UNESCOren Munduko Ondarea edota UNESCOren Ondare Ez-materiala.  Berri hau ilusio handiz jaso da eskualdean, ongi egindako lanaren fruitu eta inguruan dugun baliabide berezi honen goraipamena baita.

2004. urtean Geoparkeen Munduko Sarea sortu zenetik, UNESCOk Geoparkeen lana babestu du. Euskal Kostaldeko Geoparkea 2010eko azaroan integratu zen sarera.

Inguru honek “Flysch” eta “Karst” izeneko bi paisaia geologiko batzen ditu, bata  kostaldean eta bestea mendialdean. Geoparkeak bisita gidatu eta esperientzia oso interesgarriak eskaintzen ditu bai kanpoko zein bertakoentzat.

 

Oraindik ezagutu ez baduzu, ez galdu aukera!

 

http://www.geoparkea.com/