Euskal Kostaldeko Geoparkea, sari batekin itzuli da Berlingo Turismo Azokatik

2013/03/13
Euskal Kostaldeko Geoparkea, sari batekin itzuli da Berlingo Turismo Azokatik
Euskal Kostaldeko Geoparkeak, Donostia Turismok eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Berlingo ITB Turismo Azokan hartu dute parte egunotan, merkatu alemaniarrari eskaintza turistikoa aurkezteko. Azoka hau munduko azokarik garrantzitsuena da mundu mailan.

Euskal Kostaldeko Geoparkea, Donostia Turismo eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko elkarlanak posible egin du Geoparkea, Donostia eta oro har Gipuzkoako lurraldearen parte hartzea Berlingo Nazioarteko Turismo Azokan. Azoka hau munduko azokarik garrantzitsuena da mundu mailan.  

Gipuzkoako ordezkaritzak Europako beste sei geoparkeekin elkarbanatu du erakustokia, Portugal, Finlandia, Txekiar Errepublika eta Alemaniko 3 geoparkerekin. Hauek guztiak Geoparkeen Sare Globalaren markaren pean aurkeztu dira eta, hain justu, stand onenaren 3. saria lortu dute, GKE eta lukurik gabeko erakundeen kategorian.

ITB azoka martxoaren 6tik 10era bitartean burutu da Berlinen. Lehengo bi egunak profesionalentzat izaten da eta asteburuan irekita egoten da publiko zabalari.

Azokak iraun duen bost egunetan, Euskal Kostaldeko Geoparkeak bere eskaintza turistikoa aurkeztu dio publiko alemaniarrari. Besteak beste, pakete turistiko bat eraman dute bertara turista alemaniarra erakarri asmoz: 2 gau igarotzeko ostatua, Geoparkean bisita gidatua eta doako sarrerak Donostiako Aquariumerako eta Algorri eta Nautilus Interpretazio Zentroetarako.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Diputatu Jon Peli Uriguenek Geoparkeen Sare Globaleko standa bisitatu zuen, Europar Sareko kideen aurrean Euskal Kostaldeko Geoparkeari babesa emanez.