Etor zaitez Ermuara shopping egitera eta eskuratu deskontu paregabeak bertako Aukeren Azokan!

2017/03/02
Etor zaitez Ermuara shopping egitera eta eskuratu deskontu paregabeak bertako Aukeren Azokan!
Debabarreno herriak gaurtik hasi eta datorren martxoak 4 igandera arte Aukeren Azokaren edizio berri bat hartuko du. Arropa, oinetakoak, etxerako produktuak... zatoz Ermuara erosketak egitera eta lor itzazu maukarik onenak!

Ermuako Mertataritza eta Ostalaritza Elkarteak beste behin Aukeren Azoka antolatu du asteburu honetarako. Gaur, osteguna, hasi eta igandera arte, martxoak 4, Debabarreneko herri horretako 20 bat saltokik hartuko dute parte Merkatu Plazan egingo den ekimen honetan.

Ermuarrek zein bisitariek produktu mota desberdinetan pagotxak eskuratzeko aukera izango dute: arropak, oinetakoak, etxerako gauzak, dekorazioa edo telekomunikazio-tresnak. Eskainiko diren produktu guztiek beherapen apartak edukiko dituzte.

Ekimena ordea ez da bakarrik artikuluen salmentara bideratuko. Asiak ere emango du zeresana azokan, izan ere, ostiralean eta larunbatean, ludotekan jolasgune bat egokituko da etxeko txikienentzat.

Azokaren ordutegia: osteguna eta ostirala, 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara; larunbatean, aldiz, goizeko ordutegia 10:00 eta 14:00ak bitartean izango da, eta arratsaldean, 17:00etatik 19:00etara.

Ermuako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak ekimena diruz lagundu dute.