Eskualdeko ostatu eta jatetxeek bat egin dute Debabarreneko V. BTT Martxarekin parte-hartzaileei eskaintza bereziak eginez

2013/10/03
BTT Martxa urriaren 13an egingo da eta asteburu horretan %15eko deskontua eskainiko dute eskualdeko ostatu eta jatetxeek parte-hartzaileeentzat.

Urtero Debabarreneko BTT Martxak geure eskualdeko zaletu ugari erakartzen du, baita Gipuzkoatik kanpokoak ere. Gainera, antolakuntzaren helburuetako bat da urtez urte Euskal Herritik kanpoko parte-hartzaile kopurua handitzen joatea.

Hori dela eta, aurten berrikuntza gisa, inguruko hainbat ostatu eta jatetxek eskaintza bereziak eskainiko dute parte hartzaile guztientzat.

Hain zuzen, proba egingo den asteburuan –urriaren 13an da hitzordua-  %15eko deskontua egingo dute ostatua eta bazkari edo afarietan parte-hartzaile eta hauen laguntzaileentzat.

Eskaintza honetaz baliatu nahi duten parte-hartzaileek izen-ematearen ziurtagiria erakutsi besterik ez dute egin behar.

Eskaintzarekin bat egin duten ostatu eta jatetxeen zerrenda:

Txarriduna Hotela - Elgoibar

Kilimon Landetxea - Mendaro

Atxuri Nekazalturismoa - Mendaro

Arbe Hotela - Mutriku

Errota-Berri Nekazalturismoa eta Jatetxea - Deba

Belaustegi Jatetxea - Elgoibar

Ibai Ondo Jatetxea - Elgoibar

Martxari buruzko informazio osoa, ibilbideak, izen-ematea, sariak, etabar, hemen.