Ermuako Melida Ostatua, bikaintasunerantz

2017/02/15
Ermuako Melida Ostatua, bikaintasunerantz
Debabarreneko udalerrian kokatzen den Melida Ostatuaren bezeroek 9,3ko puntuazioa ematen diote establezimenduari, Booking.com erreserba web orriaren bitartez egindako balorazioan oinarrituz.

Ermuako Melidan ostatu hartzen duten bezeroek bikaintasunerantz daramate Debabarreneko establezimendu hori. Izan ere, Booking.com erreserba webguneak urtero egiten duen Guest Review Awards (Bezeroen Aipamenen Sariak) lehiaketako saria eskuratu du, 10etik 9.3ko puntuazioa lortuz.

Kalitatezko zerbitzua, atentzioa, establezimenduak eskaintzen dituen egokitzapenak, erosotasuna, garbiKeta, kokapena... irizpide guzti horiek aintzat hartuta ostataleku oso gutxik lortzen duten aipamena eskuratu du Ermuako Melida ostatuak 2016ko Guest Review Awards-en. Debabarrena Turismok apostu irmoA egiten du bisitariei kalitatezko ostatu hartzea eskaintzearen alde, eta hau, ezbairik gabe, albiste bikaina da erronka hori betetzeko buru-belarri lanean jarraitzeko. Zorionak!