Emakumeen industrian izandako paperari buruzko erakusketa Makina Erreminta Museoan

2018/10/18
Larunbat honetan, urriaren 20, Elgoibarko Makina-Erreminta Museoak 'Estarta eta Ecenarro: Sigma josteko makinak, emakumeen lan munduratzea' izeneko erakusketara bisita antolatu du. 11:00tan hasiko da eta doakoa izango da.

Elgoibarko Makina-Erreminta Museoa ere batu da Ondarearen Europako Jardunaldietara, larunbat honetan, hilak 20, antolatu duen erakusketarekin. 'Estarta eta Ecenarro: Sigma josteko makinak, emakumeen lan munduratzea' erakusketan hainbat josteko makina egongo dira ikusgai, baita argazki eta panelak, enpresan honetan emakumeek izandako papera azalduz. Erakusketara bisita datorren larunbatean urriaren 20an egingo da, goizeko 11:00tan euskaraz eta gaztelaniaz, eta doakoa izango da.