Doako bisita gidatuak Ipuruan azaroaren 15 arte

2018/10/11
Doako bisita gidatuak Ipuruan azaroaren 15 arte
Udazken honetan SD Eibarrek Ipurua futbol zelaia ezagutzeko dohainik ezagutzeko aukera ematen du, taldearen historian emakumeek izandako papera ardatz duten bisita gidatuekin. Bisita hauek asteburuetan dira, 11tan edo 12tan, erreserbatzeko webgunean edo 688 852 732ra deituz.

Udazkeneko zubiak datoz, eta SD Eibarrek plan ezin hobea proposatzen du, Ipurua futbol zelaia ezagutzeko aukera. Ondarearen Europako Jardunaldien harira, aurtengo gaia emakumeen papera denez, armagin taldeak futbol zelaira doako bisita gidatuak eskaintzen ditu. Presidentea eta Zuzendaria emakumezkoak dituen Lehen Mailako talde bakarra da Eibar, eta beti izan da ezaguna futbola ulertzeko duen filosofia bereziagatik. Bisitak larunbat eta igandeetan dira, irailaren 15etik azaroaren 15era, eta erreserbak taldearen webgunean, 688 852 732era deituz, edota tours@sdeibar.com era idatzitz egin daitezke.