Asteazkenean Denis Itxaso Turismo diputatuaren bisita jasoko dugu Debabarrenean

2016/05/23
Denis Itxaso Gipuzkoako Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol diputatuak Debabarrena eskualdea bisitatuko du asteazkenean, hilak 25, Debegesa garapen agentziak gonbidatuta.

Debabarreneko turismo proiektu nagusiak ezagutzea eta eskualdeko eragile ezberdinekin batzea izango da bisitaren helburua. Turismo eta Kultura diputatuarekin batera egongo dira Aldundiko Turismo zuzendaria, Maite Cruzado, Debegesako Turismo arduraduna, Cristina Iturriagagoitia, eta Deba eta Mutrikuko alkateak, Pedro Bengoetxea eta Jose Angel Lizardi, hurrenez hurren.

Bisita 10:00etan hasi eta 15:30era arte luzatuko da. Zehazki, eskualdeko kostaldeko bi herriak ezagutuko dituzte, Deba eta Mutriku, eta bereziki, Euskal Kostaldeko Geoparkea.