Dena prest Debarren Egunerako

2016/05/10
Debarren Eguna igandean ospatuko da, maiatzak 15. Egitarau zabala prestatu dute ostiralean hasi eta igandera bitartean.

Maiatzaren 15a gorriz markatuta dute debarrek, haien eguna ospatzen baitute hilabete honetako hirugarren igandean. Hiru egunez, jai giroa nagusituko da Debako kaleetan zehar: diana, entzierroa, dantzak, erraldoien konpartsen desfilea, erromeriak...


Maiatzak 13, ostirala:

  • 16:30ean: Umeentzako jolasak Foruen plazan.
  • 19:00etan: Kalean Kantuz.
  • 20:00etan: Debako Banda Gaztearen kontzertua Foruen plazan.

 

Maiatzak 14, larunbata:

  • 9:30-10:30: Haur margo lehiaketarako izen-ematea Udaletxe azpian.
  • 12:00-14:00: Giza Eskubideen aldeko trena.
  • 12:30ean: Bandaren kontzertua Klaustroan. Ondoren, Debako gaiteroekin kalejira.
  • 18:30ean: Danborrada Musika Eskolako ikasleen, Debako Musika Bandaren, Banda Gaztearen eta Ozio-Bideren eskutik. Ondoren, umeentzat entzierroa.
  • 20:00etan: Erromeria Foruen plazan Gaubela taldearekin.
  • 24:00etan: Erromeria Foruen plazan Gaubela taldearekin.


Maiatzak 15, igandea:

  • 8:00etan: Diana Lizarrako Gaiteroekin
  • 9:00etan: Entzierroa eta ondoren sokamuturra.
  • 11:00etan: Meza nagusia eta Ezpata-dantza San Roke ermitan. Ondoren, herriko elkarteek eskainitako salda eta txorizoa.
  • 11:45ean: Erraldoien konpartsen desfilea.

o Debako Erraldoiak

o Lizarrako erraldoiak

o Murchanteko erraldoiak

o Txantreako erraldoiak

  • 13:00etan: Gure Kai dantza taldearen eskutik aurreskua.
  • 17:00etan: Haur margo lehiaketako sari banaketa Kultur Elkartean.
  • 18:00etan: Erraldoien alardea Plaza Zaharrean.
  • 19:00etan: Erromeria Foruen plazan Akerbeltz taldearekin.