Debarren Eguna asteburuan

2014/05/16
Debarren Eguna asteburuan
Gaurtik hasi eta igandera bitartean jai giroa berotuko da Deban. Musika, zezenak, giza proba, erraldoiak edota dantzak egongo dira, besteak beste, adin guztietako debarrendako eta bisitariendako.

Debarren Eguneko egitaraua gaur jarriko da martxan, eta iganderarte luzatuko da. Ekintza ugari izango dira asteburu osoz, eta herritar guztiak kaleetara irtengo dira jardunaldietaz gozatzeko. Musika, zezenak, giza proba, erraldoiak edota dantzak izango dira, besteak beste, jardunaldi hauetan adin guztietako debarrendako eta bisitariendako.

Kolore Anitzek, Zuha-tza elkarteko aisialdi taldeak, gaur arratsaldean emango dio hasiera egitarauari, gazte guztiak bilduta. Hasteko, txupinazoa izango da eta gero kalejira bat burutuko da. Debako Banda Gazteak soinu alaiak eskeiniko ditu eguna amaitzeko.

Larunbatean berriz, Haur Margo Lehiaketa ospatuko dute goizean zehar. Itziar, Deba eta Urretxuko giza probako taldeak Euskal Jolaseko pilotalekuan izango dira lehian, eta gero Debako Musika Bandak eta Garikoitz Mendizabal txistulariak kontzertua eskainiko dute. Arratsaldean berriz, iazko martxan jarritako danborradak bere jarraipena izango du.

Dena den, Debarren Egunak igandean izango du bere jardunaldi handia. 'Gure Kai' taldeko kideek betiko dantzak aurkeztuko dituzte eta erraldoiak ere izango dira goizez eta arratsaldez, herriko kaleetatik zehar.

Egitaraua

Maiatzak 16, ostirala

18:00: Txupinazoa, kalejira eta showa

19:30: Kalean kantuz

22:00: Banda Gaztearen kontzertua

Maiatzak 17, larunbata

Goizean: Haur Margo lehiaketa

11:30: Giza proba

13:00: Kontzertua. Ondoren, Debako gaiteroekin kalejira

18:30: Danborrada

20:30: Dantzaldia

00:00: Dantzaldia

Maiatzak 18, igandea

8:00: Diana

9:00: Entzierroa eta sokamuturra

9:00: Euskal Herriko Txori Kantarien Txapelketa

11:00: Meza eta ezpata-dantza San Roke ermitan

11:45: Erraldoi konpartsen desfilea

12:30: Aurreskua. Gero, Ikurrin erraldoi herrikoia

17:00: Haur margo lehiaketako sari banaketa

19:00: Erromeria