Debabarrenean turismoarekin eta gastronomiarekin zerikusia duten eragileekin bilera deitu du Debegesak azaroaren 7rako

2012/10/24
Debabarrenean turismoarekin eta gastronomiarekin zerikusia duten eragileekin bilera deitu du Debegesak azaroaren 7rako
Eskualdean turismo gastronomikoa modu egituratuan bultzatu asmoz, Debabarreneko Produktu Turistiko Gastronomikoaren Kluba eratzeko helburuarekin, , bilera iragarri du Debegesa Garapen Agentziak azaroaren 7rako. Bertan parte hartu ahal izango dute Debabarreneko eskualdean turismoarekin eta gastronomiarekin erlazionatutako zerbitzuak eskaintzen dituzten eragile publiko nahiz pribatuek. Bilera Debegesan egingo da, 17:30ean.

Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak eta Turismoaren Euskal Agentziak, Basquetour-ek, abiatu duten Turismo Enogastronomikoa sustatzeko Planaren baitan, Debegesa Garapen Agentziak datorren azaroaren 7rako bilera deitu du.

Bilera hau Debabarreneko Produktu Turistiko Gastronomikoaren Kluba deritzona eratzeko lehen pausoa izango da, eta zabalik dago eskualdean zerbitzu turistiko gastronomikoak eskaintzen dituen edozein eragile publiko eta pribaturi. Hain zuzen, bilera honen helburua ahalik eta eragile gehien batzea izango da, Debabarreneko eskualdean turismo gastronomikoa modu egituratuan bultzatzeko eta eskariaren arabera sustatu asmoz.

Edukiari dagokionez, bileran Produktuaren Kluba zer den azalduko da, zer egin behar den Klubeko kide izateko, partaide izatearen abantailak zeintzuk diren…. Halaber, Klubeko kide izateko establezimendu bakoitzak bete behar dituen baldintzen berri emango da. Atxikitzen diren eragileek Debabarreneko Produktu Turistiko Gastronomikoaren Kluba eratuko dute. Lantaldeak antolatu ondoren, taldeka aholkuak emateko mintegiak egingo dira eta establezimendu bakoitzera bisitaldi teknikoak ere egingo dira enpresa edo profesional bakoitzaren eskaintza turistiko gastronomikoa ebaluatzeko eta hobetzeko. Debegesa Garapen Agentzia arduratuko da eskualdean honen guztiaren koordinazio eta dinamizazioaz.

Esan bezala, turismoarekin eta gastronomiarekin erlazionatutako eragile oro dago bilerara deituta, gastronomiari dagokionean Debabarrenera datorren bisitariari zer edo zer eskaintzen diona, hala nola, jatetxeak, pintxo-tabernak, gozotegiak, jarduera gastronomikoak eskaintzen dituzten enpresak, gourmet dendak, bisitak jasotzen dituzten ekoizleak, ardotegiak….

Bilera datorren azaroaren 7an egingo da, 17:30ean, Debegesak Eibarren duen egoitzan, Azitain Industrialdean. Konfirmazioa eskatzen da, beraz, joateko asmoa dutenek izena eman dezakete 943 820 110 telefonora deituz edo posta elektronikoa erabiliz mlurizar@debegesa.com.