Debabarrena bertsotan!

2009/11/23

Bertsolari Txapelketarako finalaren atarian gure eskualdeko hainbat herritan ere jaialdi bereziak ospatuko dira. Bertan txapelketa nagusiak buru-belarri aritu diren hainbat bertsolariz gozatzeko aukera paregabea izango dugu.

Aurreneko hitzordua Eibarren izango da, San Andresetako jaiak medio. Bertan arituko dira Maddalen Arzallus, Miren Amuriza, Amaia Agirre, Ibai Esoain eta Jokin Uranga. Bertsoz bertso, puntuz-puntu, doinuz-doinu... San Andres Gazte Bertso Jaialdia Eibarko Portalean ospatuko da, azaroak 27an, gaueko 22.30tan. Sarrera 5 €tan eskuratu ahal izango da.

Hurrengo egunean, bigarren hitzordua izango dugu, Ermuko Lobiano Kultur Gunean, gaueko 22.15etan. Ermuan Uxue Alberdi, Xabi Paia, Joxe Agirre eta Maialen Lujanbio arituko dira oholtza gainean. Azaroak 28ko saiorako sarrera 10 eurotan eskuratu daitezke.

Honenbestez, bertsolaritzaz gozatzeko aukera borobila izango dute zaletu guztiek Eibarren eta Ermuan.