Bowiren hit-ak Eibarren, Madril eta Bartzelonan entzungai izan ostean
- David Bowie
- Eibar
- Debabarrena
- Musika
- David Brighton
- Coliseo
Zalantzarik gabe, David Bowie zeruan dauden musikari- izarren artean berezko txokoa du. Aurreko mendean eta egungoan musika munduan artista britainiarrak utzitako aztarnak oraindik ere bizirik dirau, eta hala jarraituko du urte askoan. 70. hamarkadan glam-aren sortzaile eta bultzatzaile nagusi bihurtu zen, eta azken egunera arte izaera kamaleoniko eta aldakorra bere nortasunaren estandarte izan ziren. Ezin ahaztu bere azken lanean, Blackstar izenekoan, nolabait, mezu subliminal edo ezkutukoan, bere bizitzaren azken egunak zetoztela jakitera eman zuela.
Eibarrek gaur gauean David Brighton imitatzailearen emanaldia hartuko du Coliseo antzokian. Berauk zuzendutako eta interpretatutako 'The ultimate David Bowie experience' show-ak kritika apartak izan ditu mundu zabalean. Estatu mailan Madril eta Bartzelonan kontzertu bana eskaini ondoren, Debabarreneko herrian izango da gaur martxoak 27, Bowiren jarraitzaileen gozamenerako, mundu birari jarraipena eman aurretik.
Emanaldia gaueko 20:30ean izango da, eta Coliseoko lehiatilak ordu bete lehenago irekiko dira, sarrerak eskuratu ahal izateko. Informazio gehiagorako bisita ezazu Coliseo antzokiaren webgunea.
'Space Oddity. Davis Bowie Tribute' izena du David Brighton imitatzaileak mundu zabalean eskaintzen ari den birak.
Albiste erlazionatuak
Eibar
Debabarrena
- Debabarrenak bere turismo eskaintza aurkeztu du Donostiako Boulebarrean familiei zuzendutako jardueren bitartez
- Debababarrenak bere turismo-eskaintza emango du ezagutzera Explore San Sebastian Region Bulegoan, Euskal Kostaldeko UNESCO Geoparkea erakarpen nagusi gisa nabarmenduz
- Aukera paregabea larunbat honetan Mutrikun egingo den Merkatu Txikian tokiko produktu freskoak erosteko
- Giro aparta izango da protagonista Debako Euskal Jaia egunean, larunbat honetan