Bizikleta zaleek urteroko hitzordua dute urriaren 13an

2013/09/09
Debabarreneko BTT Martxak bosgarren edizioa beteko du aurten

Debabarreneko V. BTT Martxa datorren urriaren 13an, igandea, egingo da, igandean, Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak eta Debegesa garapen agentziak antolatuta, eskualdeko BTT kluben eta Debemen-en laguntzarekin. Helburua da partaide guztiei, bertakoei zein kanpotik etorritakoei, mendi bizikletaz gozatzeko aukera eskaintzea eta Debabarreneko BTT Zentroak dituen ibilbide ikusgarriak ezagutzera ematea.

Martxa herrikoia da, ez lehiakorra, eta antolatzaileak hasi dira dagoeneko prestaketa lanetan. Abiapuntua eta helmuga Debabarreneko BTT Zentroak Elgoibarko Mintxeta Kirol Gunean duen harrera puntuan kokatuko da. Aurreko edizioetan bezala, bi ibilbideren artean egin ahal izango dute aukera bizikleta zaleek: bata laburra, 25 kilometrokoa eta bestea luzea, 45 kilometrokoa. Informazio gehiago hemen.