V. Bizikale Azoka larunbatean Soraluzen

2015/05/21
Bizikale dendarien elkarteak herriko hirugarren sektorea sustatu eta herritarrak bertan kontsumitzearen garrantziaz kontzientziatzeko antolatzen du azoka.

V. Bizikale Azoka ospatuko da larunbatean, hilak 23, Soraluzen. Goizean, 10:00etatik 14:00etara, herriko dendariak kalera aterako dira euren eskaintzekin eta arratsaldean, berriz, tabernariek pintxo bereziak eskainiko dituzte, Bizikaleko komertzioetan eskura daitezkeen produktuekin eginak.

11:00etatik 13:00era Soka Zirko taldea arituko da haurrekin jolasean. Antolatzaileek ohartarazi dute, eguraldi txarra eginez gero, Soka Zirko elkarteko tailerrak herriko frontoian izango direla.

Ustekabe fanfarrea arituko da arratsaldean kaleak girotzen.