'Berdel Eguna' ospatuko dute bihar Mutrikun

2014/04/04
Sukaldariak goizean ariko dira, eta sasoiko eta bertoko produktuak erabiliko dituzte. Arratsaldean berriz, Euska Parrilla izango da berdela prestatzeaz arduratuko dena.

Aurtengo 'Berdel Eguna' aldaketa nabarmenekin dator. Eguerditik hasita, inoiz baino indartsua dator egutegian bere luak egina duen jai eguna.

Eguerdian dago, hain zuzen ere, aldaketa nagusietako bat. Berdel Egunean parte hartu ohi duten jatetxeetako sukaldariak ordu horretan egongo dira lanean. Horietako bakoitzak pintxo bana proposatuko du, eta herriguneko bi muturretan banatuta egongo dira.

  • Beheko plazan: Jarri-Toki (porru-krema berdelarekin) eta San Juan(berdel buineloak)

  • Goiko plazan: Pikua (berdel biribildua), Zumalabe (berdel eskabetxatua azalore hostopilakin) eta Urgain (berdela ozpin-oliotan haritz-orri letxuga gainean.

Arratsaldean berriz, moila ingurura mugituko da jaia. Bertan, Euskal Parrilak hartuko du erreleboa, eta berdel pintxoen prestaketa haien esku geldituko da. Dakiten onena egiten ariko dira: berdela parrillan. Moilako jaialdia inoiz baino gehiago luzatuko da. Izan ere, berdel dastaketaz gain, izango da zertaz gozatu. Gunean bertan, bi kontzertu egongo dira gauean: Lauroba eta Manent.