Aukera paregabea larunbat honetan Mutrikun egingo den Merkatu Txikian tokiko produktu freskoak erosteko
- Slow food
- kilometro 0
- bertako produktua
- gastronomia
- Mutriku
- Turismoa
- Debabarrena
- merkatua
- Merkatu Txikia
Larunbat honetan, hilaren 14an Mutrikuk Merkatu Txikiaren edizio berri bat hartu du, Jarduera honek lotura estua du Debabarreneko kostaldeko herri honetan. Kilometro 0 deritzon produktuak saldu ohi dituzte ekoizleek.
Oraingoan Ibiri, Aritza, Antia, Sagarmila eta Julian Villena ekoizleak egongo dira merkatuan goiz goizetik, Beheko Plazan. Gainera, nobedade modura, eguerdiko 12:00etan Julian Villenak Kandela Tailer bat zuzenduko du, edonorentzat irekia.
Hilero bezala, Merkatu Txikiaren edizio berri honetan, bertako produktuez osatutako otar bat zozketatuko da. Animatu, aukera ezin hobea baita asteko erosketa otarra kilometro 0 produktuekin betetzeko!
Mutrikuko Merkatu Txikian tokiko garaiko produktuak eskuragarri daude. Ekoizleek eramaten dituzte herrigunera zuzenean jendartean salrtzeko.
Albiste erlazionatuak
gastronomia
Mutriku
Turismoa
Debabarrena
- Debabarrenak bere turismo eskaintza aurkeztu du Donostiako Boulebarrean familiei zuzendutako jardueren bitartez
- Debababarrenak bere turismo-eskaintza emango du ezagutzera Explore San Sebastian Region Bulegoan, Euskal Kostaldeko UNESCO Geoparkea erakarpen nagusi gisa nabarmenduz
- Giro aparta izango da protagonista Debako Euskal Jaia egunean, larunbat honetan