Antzerki Jardunaldiak, musika, erakusketak edota emakumezkoen txirrindularitza lasterketa izango dira gozagarri Eibarren martxoan, beste makina bat kultur jarduerekin batera

2018/02/26

Eibarko martxoko egitaraua pertsona orori zuzendutako jarduerez josita dator. Joan den otsailean abiatu ziren Antzerki Jardunaldiek bere horretan jarraituko dute. Halaber, Mendi Jardunaldiak egingo dira martxoaren erdialdera. Kirol ekintzei dagokionez, nabarmentzekoa da baita hilaren 18an ospatuko den Emakumeen Txirrindulari Lasterketa.

Aldi berean, kontzertuak, erakusketak, tailerrak eta beste makina bat ekimen izango dira hilan zehar bizilagunen eta bisitarien  gozamenerako. Kontsulta ezazu egitaraua!