Amancio Pradaren kontzertu solidarioa hartuko du larunbatean Debako Santa Maria elizak

2017/09/06
Amancio Pradaren kontzertu solidarioa hartuko du larunbatean Debako Santa Maria elizak
Emanaldia arratsaldeko 20:30ean izango da. Sarrerak salgai daude jada Debako Turismo bulegoan eta www.amancioprada.com webgunean, 10 edo 18 eurotan.

Debako Caritas elkarteak udako kanpainaren balantzea egin berri du. Antolatzaileen esanetan, arrakastatsua izan omen da, debarren eta bisitarien inplikazio eta partehartzea zabalak izan diren heinean.

Orain, kanpainari amaiera behar bezala emateko, Amancio Prada abeslariak kontzertua eskainiko du Santa Maria Elizan, larunbatean, hilak 9, arratsaldeko 20:30ean.

Prada musika espiritualean aditua den abeslari entzutetsua da. Errepertorio zabala eskainiko du bertaratzen direnen gozamenerako. Sarrerak dagoeneko eskuragarri daude Debako Turismo Bulegoan eta www.amancioprada.com webgunean. 10 edo 18 euroko kostua dute (25 euroko sarrerak agortu dira jada).