Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Albisteak

Debabarreneko Jatetxeak debabarrenaturismo.com web orrialdean

Debabarreneko Jatetxeak debabarrenaturismo.com web orrialdean

2004/11/22

Jadanik Interneten ikusgai dugu Debabarrena Turismo webgunean Debabarrena eskualdeko jatetxeen informazioa . Bertan jatetxe bakoitzak eskaintzen dituen aukerak eta prezioak aurkituko dituzu.

Gehiago irakurri

Debabarreneko ordezkari turistikoak Bisita Teknikoa Geronan.

Debabarreneko ordezkari turistikoak Bisita Teknikoa Geronan.

2004/11/15

Debabarreneko ordezkaritza turistiko zabala, hala nola alkate,zinegotzi, Turismo teknikari eta establezimendu turistikoen jabeek Debegesak, turismoaren inguruan, antolatu dituen Jardunaldi Teknikoetan parte hartu dute.

Gehiago irakurri

DEBAJAZZ: IBETONDOKO JAZZA DEBABARRENIAN lelopen burutuko dira azaroan zehar   aurtengo Jazzaldi ikuskizunak Debabarreneko zenbait herritan.

DEBAJAZZ: IBETONDOKO JAZZA DEBABARRENIAN lelopen burutuko dira azaroan zehar aurtengo Jazzaldi ikuskizunak Debabarreneko zenbait herritan.

2004/11/05

Azaroan zehar (6,12,13,19 eta 20an) Debabarreneko zenbait herritako kalekantoietan Jazz doinuak entzuteko aukera izango dugu.

Gehiago irakurri

“Maridaje”-ari buruzko Jardunaldiak Eibarko Krabelin Hotelean

“Maridaje”-ari buruzko Jardunaldiak Eibarko Krabelin Hotelean

2004/10/27

Azaroaren 7,14,21 eta 28an 21:30etan Eibarko Krabelin Hotelean “Maridaje”-aren inguruko Jardunaldiak ospatuko dira.

Gehiago irakurri

Bisitariei dagokionean Uda oparoa izan dute Debako eta Mutrikuko Turismo Bulegoek.

Bisitariei dagokionean Uda oparoa izan dute Debako eta Mutrikuko Turismo Bulegoek.

2004/10/15

Datu orokorrak kontuan izanik, aipatu beharra dago aurtengo uda, bisitariei dagokionean, oparoa izan dela . Datu orokorrei erreparatzen badiegu Mutrikuk, bisitariei dagokionean, %74ko igoera izan du, Debak berriz %90eko igoera izan duelarik.

Gehiago irakurri

Labetik atera berria "Patrimonio Rural, paisaje y territorio en la comarca de Debabarrena" ikerketa lana.

Labetik atera berria "Patrimonio Rural, paisaje y territorio en la comarca de Debabarrena" ikerketa lana.

2004/10/05

Urriak 7 Osteguna, goizeko 11:15ean Geografia Katedraduna den Gema Floridok "Patrimonio Rural, paisaje y territorio en la comarca de Debabarrena" izenburupean burututako lana aurkeztuko du DEBEGESAN (Azitaingo industrialdean).

Gehiago irakurri

Urriaren 2an, Mendaron ospatuko da Euskal Herriko lehen Grafitti lehiaketa

Urriaren 2an, Mendaron ospatuko da Euskal Herriko lehen Grafitti lehiaketa

2004/09/20

Urriaren 2an, Topagunea, Euskara Elkarteen Federazioak antolatuta, Gazte Sortzaile Sariak 2004 (1go edizioa) ospatuko da Mendaroko Udalerrian. Ekintzaren helburu nagusia, gazteen sormena eta beraien ekoizpen artistikoa gizarteratzea da. Lehiaketa Graffitiaren inguruan egingo da eta aldez aurretik horma zatia esleitu zaien marrazkiak izango dira urriaren 2an goizeko 10etatik aurrera lehian arituko direnak.

Gehiago irakurri

Debako Eskulangintzarako Irakaskuntza Zentroa ikasturte berriari hasiera emateko prest

Debako Eskulangintzarako Irakaskuntza Zentroa ikasturte berriari hasiera emateko prest

2004/09/14

Debako Eskulangintzarako Irakaskuntza Zentroak artisau teknika sailean artisau profesionalak eratzea du helburu. Era honetan, eskeintzen duen espezialitate ( har-lanketa eta zur-lanketa, zeramika, brontze galdaketa artistikoa eta grabaketa kalkografikoa) aukeren ikaskuntzarako matrikulazio epea jada zabalik aurkitzen da. Ikasturtea urritik ekainerartekoa da eta ordutegia astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:30era. Matrikula 600€ da material eta erraminten erabilera barne.

Gehiago irakurri

Debabarreneko Udako Jaien egitaraua

Debabarreneko Udako Jaien egitaraua

2004/08/21

Debabarrenean uda osoan zehar jai giro aparta egoten da. Herri guztiek beren ohitura eta tradizioari jarraituz ekitaldi ugari antolatzen dituzte. Bertan Euskal kultura eta tradizioarekin zerikusia duten jardueraz gozatzeko aukera izango dugu bertara hurbiltzen garenok.

Gehiago irakurri

Udan zehar Deba eta Mutrikuko  kaleetan era ezberdinetako azokak ikusgai izango ditugu.

Udan zehar Deba eta Mutrikuko kaleetan era ezberdinetako azokak ikusgai izango ditugu.

2004/08/12

Debabarrenean ohikoak diren merkatuez gain Udaran zehar ikutu berezia duten azokak antolatzen dira. Batzuk aipatzekotan abuztuaren 15ean Deban ospatuko den Artisau Azoka eta irailak 4 eta 5ean ospatuko den Erdi Aroko azoka eta Mutrikun abuztuaren 21ean ospatuko den Erdi Aroko azoka aipatuko genituzke .

Gehiago irakurri

Debabarreneko eskaintza turistikoak pauso garrantzitsu bat eman du KRESALA Hotelaren irekierari esker.

Debabarreneko eskaintza turistikoak pauso garrantzitsu bat eman du KRESALA Hotelaren irekierari esker.

2004/08/10

Jadanik martxan dago Deba udalerrian, itsasoaren magalean, kokatuta dagoen KRESALA Hotela. Eskeintzen dituen askotariko zerbitzuen artean (jatetxea,kafetegia, itsasaldeari begira dagoen terraza...), Talasoterapia zentrua aurkitzen dugu; nahiz eta momentu honetan funtzionamenduan ez egon aurki zerbitzu honetaz gozatzeko aukera izango dugu.

Gehiago irakurri

Mutrikuk Bentalekua museoa berriro ere martxan jarri du.

Mutrikuk Bentalekua museoa berriro ere martxan jarri du.

2004/08/09

Mutrikura egun pasa datorren edonork bisita dezake Bentalekua museoa. Bertan garai batean arrainaren enkantea egiteko erabiltzen zen egurrezko makina ikusgarria ikusteaz gain Mutriku eta itsasoa izeneko erakusketa interesgarriaz goza dezakegu. Museoaren sarrera dohainekoa da eta ordutegia berriz asteazkenetik larunbatera 16:00etatik 18:00etara.

Gehiago irakurri

Urko eta Akondia mendiek osatzen duten mendikatea Debabarreneko altxor ezkutuetako bat.

Urko eta Akondia mendiek osatzen duten mendikatea Debabarreneko altxor ezkutuetako bat.

2004/08/06

Debabarreneko eskualdeak ezezagunak zaizkigun altxor miresgarriekin topo egiteko aukera eskeintzen digu. Altxor horietako bat Urko eta Akondia mendiek osatzen duten mendikatea izanik.

Gehiago irakurri

Debako XXI.Udako Musikaldia

Debako XXI.Udako Musikaldia

2004/08/03

Abuztuko ostegun guztietan, 5,12,19 eta 26an arratsaldeko 8,30etan Debako Santa Maria elizako klaustroan XXI.Udako Musikaldia barruan antolatzen diren ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dugu. Bertan Erdi aroko musika,pianoa,kantua, dantza eta hainbat ekitaldi bereziaz gozatzeko aukera izango dugu bertara hurbiltzen garenok.

Gehiago irakurri

Debabarrenak abian du Turismoko Dinamizazio Plan berria

Debabarrenak abian du Turismoko Dinamizazio Plan berria

2004/07/27

Turismoko Dinamizazio Planaren jarraipenerako komisioak Turismoko Sailburuordea den Koro Garmendiarekin batera, 2004-2006 urte bitarteko Debabarreneko eskualdeko turismo sustapenerako plana eraberritu dute.

Gehiago irakurri

Elgoibarko Nazioarteko Folklore Jaialdia

Elgoibarko Nazioarteko Folklore Jaialdia

2004/07/20

Elgoibarko Haritz Euskal Dantzari Taldeak, Udaleko Kultura Sailarekin elkarlanean urtero antolatzen duen Nazioarteko Folklore Jaialdiaren XVIII. edizioa hilaren 23an ospatuko da. Olaizaga kiroldegian burutuko den dantza jaialdi hau gaueko 22:30etan hasiko da eta bertan, Elgoibarko Haritz Euskal dantzari Taldeko lagunekin batera, Malta eta Hungariatik etorritako beste bi talde arituko dira dantzan gerturatutakoen gozamenerako (Hungariako “Nyírség Dantza Folkloriko Taldea” eta Maltako “Paul Curmi Dancers” taldeak).

Gehiago irakurri

Mutrikuk bisitariari eskeintzen dizkion zerbitzu berriak.

Mutrikuk bisitariari eskeintzen dizkion zerbitzu berriak.

2004/07/15

Mutrikuko Turismo Bulegoak orain arte eskainitako zerbitzuetaz gain aurten beren eskaintza zabaldu eta egokitu egin du. Alde batetik Donejakue bidea egiten dutenek Mutrikun lo eta dutxatzeko aukera izango dute; bestetik, doako bisita gidatuak egiteko aukera izango du edozein bisitarik.

Gehiago irakurri

Open Internacional MutriSport  04

Open Internacional MutriSport 04

2004/07/09

Mutrikuko Motonautika kluba eta jarduera honen sustatzaile den “Trikun Eventos” enpresak Uztailak 17,18ko astebukaeran Open MutriSport 04 ekitaldia antolatu dute (6.edizioa). Bertara urbiltzen zareten guztiek zirkuitu itxiko abiadura lasterketen modalidade ezberdinaz gozatzeko aukera izango duzue.

Gehiago irakurri

Itsuentzako urpekaritza ikastaroa

Itsuentzako urpekaritza ikastaroa

2004/07/02

Atzeratua izan zen itsuentzako urpekaritza ikastaroa datorren igandean, uztailak 4ean goizeko 10etan ospatuko da Mutrikuko portuan. Buceo Euskadik egindako ekimen honek ONCE Fundazioaren sustapena du eta ‘Murgilketa deskubritu ezazu’ programaren barruan gauzatuko da.

Gehiago irakurri

Baroja Collet-en “Itzaletik” eskultura  erakustaldia

Baroja Collet-en “Itzaletik” eskultura erakustaldia

2004/07/01

Baroja Collet-ek “Itzaletik” izenburuarekin bataiatu duen eskultura erakustaldia Debako Santa Maria elizako klaustroan izango da ikusgai Uztailaren 1etik 25era, astelehenetik larunbatera 11.00-13.00 eta 16.30-19.00 eta igande eta jai egunetan 17.00-20.00.

Gehiago irakurri