Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Albisteak

Udazkena Debabarrenean: gure ibilbideak

Udazkena Debabarrenean: gure ibilbideak

2019/09/24

Udari agur esan diogu jada Debabarrenean. Tenperaturak leuntzen eta hostoak kolorez aldatzen hasi diren garai hau ezin hobea da gure mendi eta haranak ezagutzera etortzeko. Hemen dituzu gure gomendioak.

Gehiago irakurri

EUSKAL KOSTALDEA: DEBABARRENEKO HONDARTZAK

EUSKAL KOSTALDEA: DEBABARRENEKO HONDARTZAK

2019/07/16

Uda iritsi da Debabarrenera, tenperatura altuekin batera. Baina ez zaitez larritu, gure eskualdean freskatzeko aukera asko dituzu eta. Ikus itzazu artikulu honetan.

Gehiago irakurri

100% BASQUE: DEBABARRENEKO JAIAK

100% BASQUE: DEBABARRENEKO JAIAK

2019/06/21

Ekainaren bukaeran Eibarren hasi eta abuztuaren bukaerara arte Elgoibarren, uda osoa jairik jai igaro dezakezu Debabarrenean. Ez itzazu galdu!

Gehiago irakurri

Denboran zehar ibilaldia. Dolmenen Ibilbidea.

Denboran zehar ibilaldia. Dolmenen Ibilbidea.

2019/05/24

Etorri dira udaberria eta giro ona, eta aurten ere Dolmenen Ibilbidera bisita gidatuak antolatu ditugu. Baina inguru eder hau zure kontura ere ezagutu dezakezu.

Gehiago irakurri

Dolmenen Ibilbideaz gozatzeko doako bisita gidatuen programa berria

Dolmenen Ibilbideaz gozatzeko doako bisita gidatuen programa berria

2019/05/15

Zazpi bisita gidatu antolatu dira eta lehendabizikoa maiatzaren 26an egingo da, igandez. Parte hartu nahi duten herritarrek aurrez izena eman behar dute. Elgoibarko, Bergarako eta Soraluzeko Udalek, Debegesarekin batera, sustatu dute egitasmoa, ibilbidearen eta bere ingurunearen paisaia-balioa eta balio arkeologiko handia herritarrei ezagutzera emateko helburuarekin.

Gehiago irakurri

ESPELEOLOGIA IRTEERA BATEK EMANGO DIO HASIERA EUROPAKO GEOPARKEEN IX. ASTEARI

ESPELEOLOGIA IRTEERA BATEK EMANGO DIO HASIERA EUROPAKO GEOPARKEEN IX. ASTEARI

2019/05/14

Maiatzaren 17tik 25era, Geoparkeak ekimen ugari antolatuko ditu Deban, Mutrikun eta Zumaian: espeleologia irteera, hitzaldiak eta tailerrak, dokumental emanaldia eta zientzialarien arteko solasaldia, mendi ibilaldiak… Egitasmo hau Europako 73 geoparkeetan egingo da aldi berean, tokian tokiko ondarea ezagutzera eman eta babesteko mezua helaraziz. Euskal Kostaldeko Geoparkeak parte hartzeko gonbitea luzatu nahi die herritarrei; geoparkea.eus atarian kontsulta daiteke egitarau osoa.

Gehiago irakurri

BERDEL EGUNA – GASTRONOMIA ETA ITSAS TRADIZIOA MUTRIKUN, APIRILAREN 6AN

BERDEL EGUNA – GASTRONOMIA ETA ITSAS TRADIZIOA MUTRIKUN, APIRILAREN 6AN

2019/04/04

Badator Berdel Eguna Mutrikura, herriko jai ezagunenetako eta jendetsuenetako bat. Hemen kontatzen dizugu zertan datzan Berdel Eguna, eta zergatik ezin duzun galdu gastronomia eta tradizioa batzen dituen jai hau.

Gehiago irakurri

Geoparkeak 2019ko bisita gidatuen denboraldi berriari ekin dio

Geoparkeak 2019ko bisita gidatuen denboraldi berriari ekin dio

2019/04/02

Denboraldi berriari hasiera emanez, ia 40 lagunek parte hartu zuten joan den igandez Geoparkeak antolatutako doako irteera gidatuan. Geoparkea ezagutzeko 17 bisita gidatu desberdin daude aukeran, oinez edota itsasontziz; nabarmentzekoa da Deba eta Zumaia arteko itsas irteeren maiztasuna handitu egin dela, GR-121 ibilbidea oinez egin nahi dutenentzat abiapuntura itzultzeko aukera bikaina. Geoparkearen webgunean – geoparkea.eus - kontsulta daiteke egutegi osoa eta erreserba online egin daiteke bertan.

Gehiago irakurri

Eibarko V Gilda Lehiaketa

Eibarko V Gilda Lehiaketa

2019/03/27

Gaur hasi eta ostiralera arte, Eibarren V Gila Lehiaketa ospatuko da. Hiri armagineko 22 establezimendu lehiatuko dira, bai epaimahaiaren eta baita publikoaren sariak lortzeko.

Gehiago irakurri

Euskal Kostaldeko Geoparkeak UNESCOren azterketa arrakastaz gainditzea lortu du

Euskal Kostaldeko Geoparkeak UNESCOren azterketa arrakastaz gainditzea lortu du

2019/02/27

Bigarren “Txartel Berdea” eskuratu du eta beste lau urtez eutsiko dio, 2022ra arte, UNESCOren Munduko Geoparke izendapenari. Geoparkeko kudeatzaile Leire Barriusorentzat: “proiektu sendoa eta garrantzitsua dugula agerian jartzen du honek, eta UNESCOren balioak betetzen ditugula”.

Gehiago irakurri

Praileaitzen Paleolitoko aztarna arkeologikoak aurkitu dira

Praileaitzen Paleolitoko aztarna arkeologikoak aurkitu dira

2019/02/25

Maria Jose Telleria, Foru Aldundiko Kultura Zuzendariak, Xabier Peñalver Aranzadiko arkeologoak eta Pedro Bengoetxea Debako alkateak aurkeztu dituzte Praileaitz kobazuloan izandako azken aurkikuntzak; kobazuloa Sasiolako harrobian dago, Deban.

Gehiago irakurri

Eibarren egindako motor-bizikleten erakusketa Armagintza Museoan

Eibarren egindako motor-bizikleten erakusketa Armagintza Museoan

2019/02/21

Gaur arratsaldean irekiko da Eibarko Armagintza Museoan "Velomotores Eibarreses" izeneko erakusketa. Datorren martxoaren 31a arke Eibarren egindako 16 motor-bizikleta erakutsiko ditu, hainbat enpresa ezagunenak, besteak beste Orbea, GAC, BH, Lambretta, etab. Sarrera doakoa da.

Gehiago irakurri

Ermuko VIII. Kazuelita Lehiaketa, otsailaren 18tik 24ra

Ermuko VIII. Kazuelita Lehiaketa, otsailaren 18tik 24ra

2019/02/12

Kazuelita Lehiaketaren VIII. edizioa Ermura iritsiko da, otsailaren 18tik 24ra. Herriko 24 establezimenduk aste osoan zehar eskainiko dituzte euren proposamenak, 1,60€tan bakoitza. Zapore erraldoia tamaina txikian, zure zain Ermuan.

Gehiago irakurri

Kirol ekitaldiz betetako urtea Elgoibarren

2019/02/06

2019an Elgoibar Europako Kirol Herria izendatua izan dela ospatzeko, atzo aurkeztu zen udaletxean ekitaldiz betetako egitaraua, Kirol-Patronatuaren, Musika Bandaren, ikastetxeen, eta herriko kirol talde eta elkarteen eskutik.

Gehiago irakurri

Aurkeztu da Eibarko Antzerki Jardunaldien 42. edizioa

Aurkeztu da Eibarko Antzerki Jardunaldien 42. edizioa

2019/01/31

Herenegun izan zen Eibarko Antzerki Jardunaldien 42. edizioa, Eibarko Udaletxean. Aurten Concha Velasco aktoresa ezaguna izango da hasierako hitzaldian. Jardunaldiak otsailaren 26tik apirilaren 7ra arte izango dira, eta sarrerek aurreko edizioetako prezio berdina izango dute. Aurrezko salmenta otsailaren 2an irekiko da.

Gehiago irakurri

Debabarreneko eskualdeak Mutrikuko Arrietakua Jauregia ezagutzeko bisita gidatuak aurkeztuko ditu Fiturren

Debabarreneko eskualdeak Mutrikuko Arrietakua Jauregia ezagutzeko bisita gidatuak aurkeztuko ditu Fiturren

2019/01/21

Arrietakua Jauregia ezagutzeko bisita gidatuen aurkezpena egingo du Mutrikuko Udalak ostegunean, hilak 24, 17:00etan, Euskadiko standean.

Gehiago irakurri

Jende ugari hurbildu zen Dolmenen Ibilbidearen inguruko lehen hitzaldira

Jende ugari hurbildu zen Dolmenen Ibilbidearen inguruko lehen hitzaldira

2019/01/17

Atzo inauguratu zen Bergaran Dolmenen Ibilbidean egindako laneri buruzko hitzaldi zikloa, herriaren 750.urteurrena ospatzeko egin diren ekitaldien barruan. Hitzaldi bana eskainiko da Elgoibarren eta Soraluzen, urtarrilaren 25ean eta otsailaren 8an.

Gehiago irakurri

Iritsi da Debabarrenera Pirinioetako Burdinaren Ibilbidearen erakusketa

Iritsi da Debabarrenera Pirinioetako Burdinaren Ibilbidearen erakusketa

2019/01/15

Bihar, urtarrilaren 16, Eibarren aurkeztuko da "El Patrimonio Industrial de la Ruta del Hierro en los Pirineos" erakusketa, Armagintza Museoan. Ibilbide honek Pirinioetako eskualdeen ondare industriala sustatu nahi du, siderurgiari eta burdinari lotuta. Erakusketa hau jada Andorra, Frantzia, eta Kataluniatik pasatu da, eta Eibartik Elgoibarrera joango da Makina-Erremintaren Museora.

Gehiago irakurri

LXXVI. Muguerza Krosaren aurkezpena urtarrilaren 9an

2019/01/08

Asteazken honetan, hilak 9, aurkeztuko da Elgoibarren Juan Muguerza Nazioarteko kroseko LXXVI. edizioa. Udaletxeko pleno aretoan egingo da aurkezpena 12:30tan, eta kirolari eta bertako zein probintziako eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak egongo dira. Streaming bidez ere ikusi ahal izango da Elgoibarko udalaren webgunean.

Gehiago irakurri

Datorren larunbatean, urtarrilak 5, Urte Berriko Azoka ospatuko da Deban

2019/01/02

Larunbat honetan, urtarrilaren 5a, Urte Berriko Azoka dator Debara. Eta urtero bezala, herriko kaleak frutaz, barazkiz, eta baserriko produktuez beteko dira. Dantzariak eta musikariak ez dira faltako eguna alaitzeko.

Gehiago irakurri