39. Antzerki Jardunaldiak Eibarren

2016/02/10
Eibarko 39. Antzerki Jardunaldiak era guztietako hogei talde eta hogeita bi funtzio bilduko ditu.

Otsailaren 12an hasi eta Martxoaren 16raino, 39. Antzerki Jardunaldiak ospatuko dira Eibarren. Ekimen honek ikuslegoa kontzientziatzera eta dibertitzea ditu helburutzat eta horretarako eta era guztietako hogei talde eta hogeita bi funtzio bilduko dira hilabete eskasean.

Antzezlanak Coliseo Antzokian eta Hezkuntza Esparruko Antzokian izango dira eta sarrerak aurrez erosi ahal izango dira ondorengo modu hauetan:

 COLISEO Antzokiko lehiatilan.

  • Astelehenetan, 19:00etatik 20:00etara
  • Ostiraletan, 21:00etatik 22:00etara

- www.kutxabank.es web orriaren bidez ere eskuratu daitezke.

Horretaz gain, Kaixo Kultura bonua ere eskura dute ikusleek, bonua erosterakoan 15€ko deskontua izango dute ikuskizunetan. Kulturaz gozatu abantaila gehiagorekin!


Kontsultatu PROGRAMA