2013an turismo lehiakortasun programetan akreditatutako Debabarreneko 38 enpresendako onarpena

2014/03/31
Eskualdeko enpresa hauek ‘Turismo Kalitateko Praktika Egokiak Jomugetan (SICTED)’ izeneko programan ezberdindu dira, eta horietako 10, IKT-Informazio eta Komunikazio Teknologien erabileran Praktika Egokietan.

Aurreko ostegunean, hilak 27, aintzatetsi zituzten Irungo FICOBA azokan 2013an ‘Turismo Kalitateko Praktika Egokiak Jomugetan (SICTED)’ eta ‘IKT-Informazio eta Komunikazio Teknologien erabileran Praktika Egokiak’ izeneko programetan parte hartu zuten enpresak. Debabarrenean, 38 enpresa ezberdindu dira ‘Kalitate’ mailan, eta horietako 10, IKT programan ere bai.

Herriz herri, ‘Turismo Kalitateko Praktika Egokiak Jomugetan’ programari dagokionez, Deba-Itziarren 20, Mutrikun 10, Eibarren 3, Elgoibarren 2, Mallabian beste 2 eta Ermuan enpresa bakarra dago.

Bestalde, ‘IKT-Informazio eta Komunikazio Teknologien erabileran Praktika Egokiak’ programaren baitan, Deba-Itziargo 5 enpresa, Mutrikuko 3, eta Eibarko eta Ermuko empresa bana dago.

Gauzak horrela, Euskal Autonomi Erkidegoan, guztira, 394 enpresa akreditatu dira aurreko urtean une honetan martxan dauden turismo lehiakortasuneko hiru programatan: IKT-Informazio eta Komunikazio Teknologien erabileran Praktika Egokiak, Turismo Kalitateko Praktika Egokiak Jomugetan (SICTED) eta Q kalitate turistikoa. Gauzak hórrela, honezkero 1.000 enpresatik gora dira Euskadin, programa ezberdinetan akreditatuak.

Programak

Lehen programa berriena da, 2011koa, turismo-enpresak teknologia berrietara gehitzeko oztopoak ezabatzeko xedearekin. Gaur egun, 102 enpresa akreditatu daude, 11 norakotan: Arabako Errioxa, Aiara, Enkarterri, Uribe, Busturialdea-Urdaibai, Lea Artibai, Debagoiena, Tolosaldea, Debabarrena, Oarsoaldea eta eta Donostia.

Turismo kalitateari dagokionez, bi programetatik zaharena Q-arena da. Sektorearentzako bereziki sortutako kalitate egiaztagiria da kalitatea kudeatzeko sistema bat ezartzeko eta merkatura komunikatzeko beharrezkoak diren erremintak ematen ditu. Orain arte, 225 enpresa dute egiaztagiria eta gaur, 11 enpresa aintzatetsiko dira. Euskadi, estatu mailan, erreferentea da, eta ziurtagiria duten enpresa kopuruan gehien dituenaere bai.

Hirugarrena berriz, Turismo kalitatean Praktika Egokiak Jomugetan (SICTED) enpresa gehien dituena da, 25 norakotako 709 enpresarekin eta hauetatik 281k kalitate arauak ezarri dituzte edo berritu dituzte 2013an.