Berdel Eguna Mutrikun

2012/03/30
Bihar Berdel Eguna ospatuko da Mutrikun. Egun guztian zehar festa nagusituko da Mutrikuko kaleetan. Giro bikaina espero da.

Ba dator, hamazazpigarrenez Berdel Eguna. Inon aurkitzen ez den bezalako festa politaz gozatzeko aukera paregabea da. Goizetik hasi eta nahi arte luzatzekoa.

EGITARAUA

Martxoak 23, Ostirala

MUTRIKUKO BERDELA AIPAMENA EMATEA.

Iluntzeko 20.00tan Mutrikuko Udaletxean, pleno aretoan. Aurten Mutrikuko Musika bandari emango zaio.

Martxoak 30 , Ostirala

Mutrikuko VII. AKUAKULTURA JARDUNALDIAK

“Itxaso eta arrantza Lanbide heziketako topaketak”.

Ordutegia: 9:00-14:00

Lekua: Zabiel kultur etxea.

*Oharra: martxoak 30ean, 14:00-etan, akuakultura produktuen dastaketa izango da

Martxoak 31, Larunbata. BERDEL EGUNA

Egitaraua:

-Goizeko 10:00etatik 14:00ak arte, Bertan dendarien elkarteak antolatuta MERKATU TXIKIA izango da Txurruka Plazan.

-Goizean zehar, BERDEL PINTXOAK doan herriko tabernetan

-Goizeko 10.00ak aldera, Mutrikuko Kalatxori bela elkarteak antolatuta, MUTRIKUKO VIII. BELAUNTZIEN ARTEKO TXAPELKETAREN HASIERA.

-12:00etan TRIKITILARIAK herriko kaleetan zehar.

-13.00etan HERRIKO ABESBATZEN KONTZERTUA Zabiel Plazan.

-17.00ak aldera, MUTRIKUKO VIII. BELAUNTZIEN TXAPELKETAREN BUKAERA.

-18:00etatik aurrera, BERDEL PINTXO DASTAKETA HERRIKOIA Mutrikuko Portuan.