6200 erromes jaso zituen Debako Aterpetxeak 2011n

2012/03/07
urtean 6200 erromesek lo egin zuten Debako Aterpetxean, Euskadiko beste inon baino gehiagok.

Jose Mari Izaga da Debako Santiago Bideko Lagunen elkarteko lehendakaria, elkartea sortu zenetik, hau da, 2004tik. Ordutik, elkarteko bolondresek gogor lan egin dute aterpetxe publiko berri bat lortzeko eta modu honetara Kostatik pasatzen den Santiago Bidea indartzeko.

Izagaren hitzetan, "2008tik urtero Deban aurreko urtean baino %30 erromes gehiagok pasatzen dute gaua" eta lorpen hau posible da elkarteko bolondresen, turismo bulegoaren eta udaltzaingoaren inplikazioarengatik. Izagak Eusko Jaurlaritzak dirulaguntza iristea espero du trenbideko eraikin zaharrean egungo beharrei erantzungo dien aterpetxe berria eraikitzeko.

Goian aipaturiko zifrai, beste 1000 erromes gehiago gehitu behar zaizkio, herriko beste hainbat alojamendutan ere gaua pasa duten erromesak kontutan hartuz.

Erromesen %48a estatutik dator eta %52a atzerritik, batez ere Frantzia eta Alemaniatik.