Talo Eguna Lasturren

2012/02/06
Talo Eguna Lasturren
Datorren igandean, otsailak 12, Talo Eguna ospatuko da Lasturren.

Goizean zehar, errota ikuskizuna eta talogintza egingo da, Lasturko eran.

Ondoren, 12ak aldera, Iñaki Azkunek hitzaldia eskainiko du "Lasturko eta inguruko zezenak" izenburupean. Hitzaldiaren ondoren, zezenek hartuko dute Lasturko plaza bertaratutakoen gozamenerako.

Bertan bazkaldu nahi duenak karta edo talo bazkaria izango du aukeran, 25 euroren truke eta bazkal ostean, giroa alaituko du Kupela taldeak.

Eta noski, egun osoan zehar, talo bapo!