Praktika onen talde berria abiatuko du Debegesak

2011/11/14
Basquetour eta Euskalit-ek guztiz finantzatua, Debegesak talde berri bat abiatu du Debabarreneko turismo alorreko enpresa eta erakundeetan Praktika Onen Programa ezartzeko. Programa honek turismo alorreko enpresa hauen kalitatea hobetzea du helburu.

Debegesak Debabarreneko turismo establezimenduen kalitatearen aldeko apustua egiten du eta horretarako, Basquetour, Euskal Turismoaren Agentzia eta Euskaliten eskutik, Debabarreneko turismo enpresa eta erakundeei zuzendutako doakoa den Praktika Onen Programa berria jarri du martxan. Programa honetan eskualdeko alojamendu, museo, turismo bulego, kanping, jatetxe, turismo aktiboko enpresa, aterpetxeek… parte hartu dezakete.

Azaroaren 23ean, arratsaldeko 16:30etan, Debegesako egoitzan, Praktika Onen Programari buruzko aurkezpena egingo da, Basquetour eta Euskaliteko ordezkarien eskutik. Dagoeneko parte hartu nahi duten enpresa eta erakundeek izena eman dezakete.

Fase desberdinak dituen programa da honakoa. Sentsibilizazio jardunaldiak, formazio-saioak, lan-tailerrak, enpresetara bisitak…. egingo dira. Helburua Debabarrena eskualdeko establezimendu turistikoen antolakuntza eta barne kudeaketa hobetzea da. Debegesak parte-hartzen duten enpresei laguntzeko pertsona bat jarriko du gainera.

Programa amaitutakoan, kalitate turistikoarekin establezimenduak duen konpromisoaren agiria jasoko dute parte-hartzen duten enpresek.

Informazio gehiagorako edota azaroaren 23ko jardunaldian parte-hartzeko, 943 820 110 telefono zenbakira deitu (Beatriz) edo beaescobar@debegesa.com helbide elektronikora idatzi. Ezinbestekoa da konfirmazioa.