DEBABARRENEKO VII. TURISMO JARDUNALDIAK ANTOLATU DITU DEBEGESAK

2011/11/08
2011/11/08.-, Debabarreneko VII. Turismo Jardunaldiak datorren ostegunean, hilak 17, egingo dira Debako Aisia Kresala Hotelean. Jardunaldiak 09:30etan hasi eta 18:00etan amaituko dira herriko Santa Maria elizara egingo duten bisita gidatu bereziarekin.

Debabarreneko garapen agentzia Debegesak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Basquetour Turismoaren Euskal Agentziarekin elkarlanean, Debabarreneko VII. Turismo Jardunaldiak antolatu ditu datorren ostegunerako, hilak 17. Jardunaldiak Debako Kresala Hotelean burutuko dira, “Kultura ondarearen balioa eta bere eginkizuna gune turistikoaren gizarte eta ekonomia garapenean” izenburupean.

Goizeko 9:30etan emango zaie hasiera saioei. Une horretan egingo dute inaugurazio ekitaldia Eusko Jaurlaritzako Turismo Zuzendari Isabel Muela, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kanpo Harremanetarako eta Turismoko Zuzendari Nagusi Roke Akizu eta Debako alkateorde Maider Zubikaraik.

Hortik aurrera, hainbat aditu eta profesionalen hitzaldiak burutuko dira, goiz eta arratsaldez. Besteak beste, Kataluniako, Frantziako edota Madrilgo esperientziak ezagutuko dira.

Bazkaltzeko etena egingo dute 13:30etatik 15:00etara. Ondorioak atera ostean, 17:00etan egingo da amaiera ekitaldia eta bertan izango dira Joseba Palenzuela Debegesako presidentea eta Jon Uriguen, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismoko diputatua.

Jarraian, 17:30etan, Debako Santa Maria Eliza bisitatzeko aukera izango dute parte hartzaileek gida batek lagunduta.

Jardunaldietara joan nahi duten guztiek www.debegesa.com webgunean aurkituko duten izena-emateko orria bete beharko dute eta faxez bidali 945 21 81 79 zenbakira edota emailez info@beinke.org helbidera.

Jardunaldiotan parte hartzeko 45 euro ordaindu behar dira. Ikasle, langabetu eta eskualdean turismo alorrean diharduten guztientzat prezioa 20 eurokoa da.